XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Banan, banan jarri ondoren, abarka eta amantarrentzat laguntza bearrean arkitzen da, ez baidaki nola jartzen diren.

Erropaz... eta itxuraz Maisu Juan alda ondoren, an dijoaz lanean ari diren auzoko burniola ikustera.

Egun artan eta urrengoan ola artako, baserriko, zurgintza, linuaren eta beste era ezberdineko lanen berri ematen dio Peruk eta ikusi ere Barberuak.

Elkarrizketa auen orrialdeak irakurtzea txit atsegin eta denontzat onurakor izan arren, nere gaietik urrun gelditzen dire.

Ez naiz aietan luzatuko.

Bainan nere eginbearra amai aurretik, eta ez dakienentzat batez ere, Bentako amonarekin gertatuen berri eman nai nuke.

Sendatu zen andretxoa bainan Peruk uste bezela, epaibideak zer eginik izan zuten.

Ango neskatxak dena salatu ondoren, epailea arazoan sartu eta Barberu apaina atxilotzea erabaki zuen.

Landetan zeuden bigarren egunean, maiean jarri eta bazkaltzeko prest zirela ara non, bere iskilu eta guzti, alguazil bat agertu zen atarian, Barberuen bila.

Etxe artan ez zegoela Peruk esan arren, ez zuen sinistu eta etxea miatzera bialdu zuen nagusiak.

Alperrikako miaketa, ez bait zuen ezkutuan inor arkitu.

Zergatik zetorren galdetzerakoan, Jatetxeko gertakizunen berri eman zieten.

Amona erdi itsua, il zorian egona, eta ain baldarturik utzi zuen gizon lotsagabe ura, eskribauen aginduaz, arrapatu eta kartzelara eraman bearrean zegoela.

Egia, berarekin, arazoan zer ikusirik gabeko baserritar bat ere bazela, eta Bentan ziotenez andik irten zirenean, onuntzako bidea artu zutela eta orregatik zetorrela bera ere.

Aserre agertzen zen alguazila poto egin zuelako, eta gainera zionez, gizon ura ez arkitzeaz, nork ordaindu Bentako zorrak, bere eta eskribauen lanak?.

Azkenik ondo zapuztua eta biderako zerbait artu ondoren, agur egin eta joan zen etxekoak lasai utziaz.

Ez ain lasai, ordea, soineko aldaketak gaizka zuen Barberua.

Ikaraz dardar, beldurra ezurretaraino, alguazila noiz isildu eta joango zen ez ikusirik, bere biziko une txarrenatakoa igaro zuela nabari zegoen.

Gosea galdu, maietik altxa, benetan damutua itxuraz beintzat eta, Peruren gomendioz, erriko apaizaren bidez ordaintzak egin asmoz, denak agurtu eta zegoen eran, jantziak alda gabe, atera zen baserritik bere etxe alde pausoak zuzenduaz.

Bere agur onekin bukatzen dire Peru eta Maisu Juanen arteko Elkarrizketak.

Bidez, baserritarren antzean, zijoala, erropa apainen ongaitzak aztertuaz agian, beretzat kalteak aundiagoak izan zirela konturatuko zen.

Baita ere, jantziaz aldatzea naiko izan zuela berekiko zuen izen ospetsua galtzeko.

Baliteke ere, pozaren pozez orrelakorik ez batere pentsatzea...

Orri auen asieran, Joan Antonio Mogelek euskera goratzeaz gain Zirujanu-Barberuaen oker jokatze eta jakintza kaskarrak salatzea izan zuela elburu, nion.

Eta irakurleen gain uzten nuen nere susmoa egiztatu edo bastertzea.

Zu, irakurle, beraz, zera epaile.